XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrantza Alturako arrantza: itsasertzetik urrun egiten dena da.

Euskal Herriko arrantzaleak, Inglaterrako hegoaldera, Irlandara eta Frantziako mendebaldera joan ohi dira arrantza egitera.

Arraste era erabiltzen du.

Itsasoko sakonean dauden arrain moetak harrapatzen ditu (bixugua, legatza, makailoa, etabar).

Amuak edo erratz sareak darabiltza arrantza honek.

Baxurako arrantza: itsasertzeko arrantza izena ere ematen zaio.

Ur-azaleko harrapaketetan dihardu.

Bere helburua, antxoa, txitxarroa eta sardina dira.

Arrantza moeta honetan diharduten arrantza untzi gehienak, Bermeokoak dira.

Erabiltzen den teknika azaleko arrantza da.

Honetan datza teknika hau; behin arrain saldoaren norabidea ezagututa, inguratu egiten da eta poltsa tankerako sare baten bitartez harrapatu egiten da.

Baxurako arrantza / Euskal Herriko herri askotako lanbidea da arrantza.

Ariketak 1. Zer desberdintasun dago alturako eta baxurako arrantzen artean?.

2. Zer teknika erabiltzen da ur-azaleko arrantza egiteko?.

3. Elkar itzazu gezien bidez. txitxarroa. legatza. atuna. makailaoa. antxoa. sardina. itsasertzeko edo ur-azaleko arrantza. alturako edo arrasteko arrantza.